MATERIAREN ALDAKETAK

ALDAKETA FISIKOAK
Aldaketa fisikoa ematen denean materiak berak ez du oinarrizko aldaketarik izaten, eta substantziak lehengoan jarraitzen du.
Gatza izaten jarraitzen du uretan disolbatzen dugunean, eta gatza da kristalizatzen denean ere (kristal handiagoak edo txikiagoak sortuko dira, baina gatza izango da).
Materiaren substantzia askotan ez da aldatzen. Ura eta lurruna substantzia berbera dira nahiz egoeraz aldatu eta azukrea disolbatzen dugunean, itxura aldatu egiten zaio, baina substantzia ez: kristalizatzen denean, azukrea berreskuratuko dugu. Aldaketa horiek guztiak aldaketa fisikoak dira.
ALDAKETA KIMIKOAK
Badira beste era bateko aldaketak ere, ordea; behin gertatuz gero, substantziak erabat eta itzultzeko aukerarik gabe aldatzen dituzte.
Azukrea erretzen dugunean azukrea beste substantzia bat bilakatu da. Aldaketa horretan ez dago lehengo egoerara berriro itzultzerik: aldaketa kimikoa da.
Papera edo egurra errez gero, alferrik da errautsak hartu eta haietatik egurra edo papera lortzen saiatzea. Errekuntzak gasak eta errautsak sortu ditu eta baita beroa ere (energia), baina substantzia eraldatu egin da: itzulezinezko aldaketa da.
Eraldaketa itzulezin horiei erreakzio kimikoak deitzen zaie. Hasierako substantziak aldatu eta beste batzuk sortzen dira.
 
 Errekuntza edo konbustioa erreakzio kimiko ohikoa da, eta baita burdinaren herdoiltzea ere, esate baterako.



MATERIAREN PROPIETATEAK




PANTAILA OSOAN ikusteko sakatu diapositibako  ikonoan. 

SARTEZINTASUNA. Esperimentuak
PUXIKA PUZTU BOTILA BARRUAN      AIRE KONPRIMITUZKO  ESKOPETA      URPERATZE KANPAIA                    


AGREGA - materiaren aldaketa kimikoak -

HASIERA

Gida didaktikoa / Gelako programazioa / Txanelategia 

ZER DA MATERIA? DAGOEN GUZTIA MATERIA AL DA?



ZEIN DA ZURE HIPOTESIA? BAI ALA EZ?  ETA AIREA, MATERIA AL DA? URA? HARRI BAT? EZTABAIDATU ZURE KIDEEKIN EA ZER IRITZIA DUTEN? DEFENDATU ZUREA ARGUDIOAK ERABILTZEN, EZ HASERRATU, DEMOSTRATU. 
     ZEINTZUK DIREN MATERIAREN PROPIETATE ETA EZAUGARRIAK, ZEIN EGOERATAN DAGOEN, EGOERA ALDAKETAK NOLA EMATEN DIREN, eta abar ... AZTERTUKO DUGU IKASGAI HONETAN. GURE HIPOTESIAK, IRITZIAK ETA ARGUDIOAK KONPROBATUKO DITUGU ZIENTIFIKOAK BAGINA BEZALA "ESPERIMENTUAK EGITEN".

MATERIAREN ASPEKTOA

SOLIDO LIKIDO GASA 
 

Gogoratu
Solidoak, likidoak eta gasak bereizteko era bat:
  • SOLIDOA: berezko forma eta bolumena dituela esaten da. Solidoen forma ez da aldatzen, indarren bidez deformatu ezean.
  • LIKIDOA: bolumena du, baina ez berezko formarik, sartuta dagoen ontziaren formara egokitzen delako. Adibidez, ura edalontzi batean botatzen badugu, urak edalontziaren forma hartuko du.
  • GASA: ez dauka berezko formarik eta bolumenik, eta ontzi batean sartzean, ontzi osoa beteko du estalita badago; baina, ez badago estalita, gela osoan zabalduko da.
MATERIAREN EGOERAK 




EGOERA ALDAKETAK
     

MATERIAREN SAILKAPENA  Substantzia puruak eta nahasteak Info +

PANTAILA OSOAN ikusteko sakatu diapositibako  ikonoan.

Nahasketako osagaiak bereizten 

MATERIARI BURUZKO GALDERAK

Errepaso gisa hemen ditugu baliabide hauek.

http://www.librosvivos.net/smtc/homeTC.asp?TemaClave=1046
    http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/natur_zientziak/DBH1Z-01-MATERIA/DBH1Z-01-HPOT/Egoeraaldaketak.htm.htm


Ea honekin ausartzen zareten. WEB-CNICE
beste bat 

ESPERIMENTUAK IKASLEENTZAT - IKASLEEN FITXAK

MATERIAREN EGOERA ALDAKETAK
JARDUERAK ESPERIMENTUAK

AIREAREN INGURUAN 
Aire zapaltzailea                 Airearen indarra              Aireak presioa egiten du  
Airea konprimitu            Buxatzen den inbutua              Ura airean zintzilik 
Urperatze-kanpaia             Turrusta botila                   Zenbat aire ikasgelan

URAREN INGURUAN 
 Likidoen bolumena kalkulatu                           Solidoen bolumenaren kalkulua   
 Flotazioa aztertzen                                           Hainbat likidoen flotazioa     
 Itsasoan hobe igerilekuan baino                       Orratz flotatzailea

GUZTIA MATERIA AL DA?

Materiaren kontzeptua 

Masa duen eta espazio okupatzen duen edozer materia da.
Airea materia al da? Esperimentu hauek egin ondoren airea materia den ala ez jakingo dugu.

Aireak ba al du masarik?  Aireak ba al du bolumenik? Espazioa betetzen al du?

Airearen pisua (presio atmosferikoa). Esperimentuak.

AIRE INDARRA      NORABIDE GUZTIETAN          URA AIREAN              AIRE ZAPALTZAILEA

Gasen bolumena aldakorra da: konprimitu eta dilatatu egiten da. 
Esperimentuak


Eta orain, ba al dakizu erantzuna? Airea materia da?